AZEk ‘Iragana astintzen’ hitzaldi zikloaren XII. edizioa aurkeztu du
Arrasate Zientzia Elkarteak ‘Iragana astintzen’ hitzaldi zikloaren XII. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Azaroan zehar lau hitzaldi eskainiko dituzte, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, azaroaren 6, 13, 19 eta 27ean arratsaldeko 19:00etan Kulturateko areto nagusian.
Hitzaldiei dagokienez, hiru emakumeen ingurukoak izango dira eta burdinaren inguruan bat egingo da. Hirugarren hitzaldia ostegunean izango da eta besteak ostiralean. Hauek dira hitzaldiak eta hizlariak:
Maria Rosa Ayerbe Iribar: ‘La mujer y su derecho al caserío en la historia guipuzcoana. Siglos (XVI-XIX)’. Azaroaren 6an izango da hitzaldia. (Gaztelaniaz)
Hernanin jaioa da Maria Rosa Ayerbe. Historian doktoretza egin zuen Bartzelonako unibertsitatean eta UPV/EHUn irakasle titularra izan zen Zuzenbidearen eta Erakundeen Historian. Hainbat liburu idatzi ditu da eta gipuzkoako herrien historia ondo baino hobeto ezagutzen du. Gure bailarara etorrita, ‘Leintz Bailara bere historiaren lehen urratsetan’ edo ‘Historia del Condado de Oñate y Señorío de los Guevara’ liburuak idatzi ditu.
Janire Castrillo Casado: ‘Erdi Aroko euskal lurretako emakumeak: Historia ikasteko/kontatzeko ikuspegi anitzak’. Azaroaren 13an izango da hitzaldia. (Euskaraz)
Historian lizentziatua, UPV/EHUn dokoretza egin zuen eta orain bertako irakasle eta ikerlaria da. ‘Sociedad, poder y cultura (siglos XIV-XVIII)’ ikerlari taldearen partaide da. Erdi aroa eta emakumeak ikertzen aritu da, ‘Las mujeres y la sociedad política en el País Vasco durante la Baja Edad Media’ edo ‘Participación de las mujeres en la economía urbana del País Vasco durante la Baja Edad Media’ daude bere lanen artean.
Nere Jone Intxaustegi Jauregi: ‘Compuesta y sin novio. Mujer y ruptura de promesas de matrimonio en Mondragón. Siglos (XVII-XIX)’. Azaroaren 19an izango da hitzaldia. (Gaztelaniaz).
UPV/EHUn historia doktoretza eta UPNA/NAUPen zuzenbide doktoretza egindakoa, gaur egun, Deuston ari da irakasle lanetan. XV-XIX. mendeetako euskal historia sozial eta instituzionalalari buruz ikertu du: emakumea, dohainak, dibortzioak, sexualitatea, mojak, notarioak eta juduak.
Imanol Vitores Casado: ‘Olagizonak, merkatariak eta gobernariak siderurgia-sektorearen antolaketan Erdi Aroan. Mendeak (XIII-XVI) Arrasateko adibidea’. Azaroaren 27an izango da hitzaldia. (Euskaraz)
Doktoretza egin zuen UPV/EHUn eta irakasle lanetan ere aritu izan da bertan. Hainbat gai ikertu ditu, hala nola, ogasuna eta fiskalitatea, Bizkaiko Jaurerria, boterea gizartea eta hiri-ekonomia edo industria gerra eta itsas armada.
---------------------------------------------------------
Arrasate Zientzia Elkartea (AZE) ha presentado esta mañana la XII edición del ciclo de conferencias ‘Desempolvando el pasado’. Durante el mes de noviembre se impartirán cuatro conferencias, dos en euskera y dos en castellano, los días 6, 13, 19 y 27 de noviembre a las 19:00 en el salón de actos de Kulturate.
En cuanto a las charlas,tres tres tendrán como eje central a las mujeres y se la cuarta será un encuentro en torno al hierro. Las conferencias y ponentes pueden verse en el cartel de cabecera.
Sus Curriculums aqui:
Nere Jone Instxaustegi Jauregi
0 comentarios