Lezetxiki: Neandertal lurraldea/Territorio Neandertal
By Alfonso Donnay - lunes, enero 31, 2022
IKASLEEN BISITALDIAK “NEANDERTHAL” ERAKUSKETARA
Azkenengo asteetan erakunde desberdinak antolatuta eta Alvaro Arrizabalagaren ardurapean, Arrasateko Kulturaten “Neanderthal “ izeneko erakusketak publikoari ateak zabaldu ditu. Arrasate Zientzia Elkarteak D.B.H.ko ikasleei zuzendutako bisitaldiak antolatu ditu.
Kulturateko gunera hamabi eta hamasei urte bitarteko neska mutikoak azkenengo egunetan gerturatzen ari dira . Bisita hauek Erik Arevalo arkeologoaren gidaritzapenean antolatu dira eta azalpenetik aparte eta iharduera ateseginagoa izateko, zenbait aurkezpen, bideo, irudi, materiak arkeologiko eta bideoak gehitu dira osagai moduan.
Ahalegin bat egin da Lezetxin eta Labeko Koban egindako indusketen emaitzak gazteei modu interesgarrian hurbiltzeko eta dirudi ikasleek gustora hartu dutela, bukaeran egin duten balorazioagatik.
Batek baino gehiagok, etxera joan denean, eta ikusitakoa kontatzerakoan, familiaren interesa sortu du eta etxekoek erakusketara hurbilduko direla adierazi diete.
Dirudienez, txikitan, jolasean, Lezetxikiko koba bisitatu zuten eta orain leku horren izena erakusketaren izenburu moduan ikusteak atenzioa deitu die.
Erakusketa apirilaren bederatzirarte zabalik egongo da Kulturateko klaustroan.
Noticias publicadas sobre la Exposición:
Testua: Pilar Askasibar (AZE).
---------------------------------------------------------
Para la exposición de Kukturate ya fin de hacerla más comprensible para los jóvenes de Arrasate y alrededores, se han organizado junto con los Centros Educativos, unas visitas guiadas para las alumnas y alumnos de DBH, entre 12 y 16 años.
Hay más de 20 grupos de alumnas y alumnos, ya comprometidos.
Las visitas están dirigidas por el arqueólogo Erik Arevalo.