Mitxelena alkatea, Justo Martin eta Konbentzio gerra Gipuzkoan / El alcalde Mitxelena, Justo Martin y la guerra de la Convención en Guipuzcoa.
Joan den abenduaren 5ean, Donostian, hitzaldi bat izan genuen , izenburu honekin:
"Donostiako hiriaren entrega frantsesei. Michelena alkatea: Traidorea ala abertzalea?"
Hitzaldia Justo Martin arrasatearrak eman zuen, eta Donostiako Loiola Guneko Areto Nagusian egin zen. Bertan izan zen RSVAPeko lehendakariordea Gipuzkoako Batzordean. Asuncion Urzainki eta Maria Rosa Ayerbe eta aipatu elkartearen ordezkaritza garrantzitsu bat.
Hitzaldi hau gertaera zehatz bati buruzkoa da, 1793 eta 1795 bitartean frantziarren eta espainiarren arteko "Konbentzio Gerran" Donostian gertatutakoa.
Arrasatear historialariaren doktore-tesiak ondoko izenburua dauka: ‘La Guerra de la Convención en Guipúzcoa (1793-1795): funcionamiento institucional y particularismo foral en el contexto de un conflicto internacional’.
Justo Martinek, Francisco Martinez Marina Ikerketa Sari Nazionala (2022) jaso zuen 2022an, bere doktore-tesiagatik: "Konbentzioaren Gerra Gipuzkoan (1793-1795): funtzionamendu instituzionala eta foru partikularismoa nazioarteko gatazka baten testuinguruan".
2022ko azaroan, Justo Martinek AZEk antolatzen duen hitzaldi zikloan parte hartu zuen (Iragana astintzen-Desempolvando el pasado).
Justo Martini buruzko datu eta albiste gehiago:
Diario Vasco, Mondraberri, Noticias de Guipuzcoa.
-----------------------------------------
0 comentarios