1885eko San Juan jaiak / Fiestas de San Juan de 1885

By Alfonso Donnay - sábado, julio 06, 2024


San Juan Arbola eta zezenak, plazan (Arg., Mendia Funtsa)


Zelakoak izaten ziren aspaldiko San Juanak? Oso antzinako jaiei buruz askorik ez dakigu. Badakigu oso gustuko zituztela zezenak, hala adierazten delako udaleko dokumentazioan. 

Noiztik inprimatzen ziren programak ere ez dakigu. Baliteke gorde den programarik zaharrena 1885ekoa izatea eta, hori horrela, zorionekoak gara hurbildu gaitezkeelako orduko jai girora. Hurrengo lerroetan zehaztuko dugu zeintzuk izan ziren udalak antolatutako festak. 

Jaiak 3 egunetan zehar ospatu zituzten, 24, 25 eta 26an. 24an hasi ziren, goizeko 6etan, tanbolinttero banda (txistulariak) eta txarangarekin. Hurrengo, meza nagusia eta txarangaren kontzertua, plazan. 

Arratsaldeko ikuskizun nagusia zezenketa izan zen, 4 zezenekin (Lastur eta Orozkokoak), eta horietatik 2 baino ez zituzten hil. Toreatzailea, José Platas; eta banderilariak, Vicente Gorri (puntilaria ere bazen), Ramón Rovira el Valenciano eta Vicente López Lagartija de Logroño. Zezenketa hori plaza publikoan egingo zen, zezen-plaza oraindik eraiki gabe zegoelako.

Eta eguna amaitzeko, dantzaldia plazan eta suzko erruberak (Lecea piroteknikoarenak). Soinujoleak, tanbolintteroak eta txaranga. 

Plaza luxuzko argiztatapenaz apainduko zuten. Azpimarratu beharreko ikuskizuna izango zen, data horretan ez baitzegoen argi elektrikorik herrian.

San Joan bigarren egunean, sokamuturra errebaletan zehar, beste urte batzuetan bezala. Goizeko 11etan, pilota partidu handia, hamabost urte baino ez zituzten bi pilotari gazteren eskutik. Modalitateak honako hauek izan ziren: ble, zesta eta eskuz eskukoa. Jakina, apustuak gurutzatu ziren. Frontoia, Beheko Portalekoa, Zaldibarkoa oraindik existitzen ez zelako.

Arratsaldean, zezenketa, bezperan bezala. Eta gauean, dantza eta suzko erruberak. Oraingoan, argiztapena “veneziar erakoa” zen, kolore askotakoa.



Testuaren egilea: Anabel Ugalde (Maistra, Historian lizentziatua eta Artearen Historian doktorea). Arrasate Zientzia Elkarteko kidea.

---------------------------------------------------------

¿Cómo celebraban antaño las fiestas de San Juan? De las más antiguas sabemos muy poco, salvo que les encantaban los toros, aspecto que se recoge en la documentación municipal.

Tampoco sabemos desde cuándo se imprimían los programas de fiestas. Tal vez el más antiguo que se conserva es el de 1885. Y gracias al mismo, sabemos cuáles fueron los festejos organizados por el ayuntamiento y, así, acercarnos al ambiente de las fiestas de aquel año.

Las fiestas duraron 3 días, el 24, 25 y 26. Comenzaron el 24 bien temprano, a las 6 de la mañana, con la banda de Tamborileros (txistularis) y la Charanga recorriendo las calles. Siguieron con la misa mayor y en la plaza, un concierto de la charanga. 

El gran espectáculo de la tarde fue la corrida, con 4 toros (de Lastur y Orozko), de los que sólo mataron 2. El torero fue José Platas, ayudado por los banderilleros Vicente Gorri (también puntillero), Ramón Rovira el Valenciano y Vicente López Lagartija de Logroño. Esta corrida se celebraría en la plaza pública, porque la plaza de toros aún no se había construido.

Y para finalizar el día, fuegos artificiales (del pirotécnico Lecea) y baile en la plaza, bajo los sones de la Charanga y la Banda de tamborileros. 

Se anunció que la plaza estaría lujosamente iluminada, algo a remarcar, porque no existía el alumbrado eléctrico en la fecha.

El segundo día de San Juan, al igual que otros años, sokamuturra o toro ensogado, que solía correrse por los arrabales. A las 11 de la mañana, gran partido de pelota a cargo de dos pelotaris jóvenes, de no más de quince años. Las modalidades fueron a ble, cesta y mano a mano. Por supuesto, se cruzaron apuestas. El frontón, el del Portal de Abajo, porque el de Zaldibar aún no existía.A la tarde, la corrida, igual que la víspera. Y a la noche, baile y fuegos artificiales. En esta ocasión la iluminación era «a la veneciana», con muchos colores. 

La mañana del tercer día no hubo actividades. Novillos, por la tarde y baile público, a la noche. Así terminarían las fiestas de 1885.

Bibliografía

Ugalde Gorostiza, A. I., Arrasate Zientzia Elkartea, Zezen Festak Arrasaten (XVI-XX mendeak) – Las Fiestas De Toros En Mondragón (siglos XVI-XX), 2014.


  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios