Mondragoeko presoen trukea / Canje de prisioneros mondragoneses

By Alfonso Donnay - martes, mayo 14, 2024


Euzkadi 1938-01-21

Gerraren izugarrikerien artean, bando bateko eta besteko presoen trukea izan ohi da gizateriarekin adiskidetzen gaituen berri horietako bat.

1938ko urtarrilaren 20an, Euzko Gudarosteko 41 preso kanbiatu zituzten Espainiako Gobernu errepublikarraren esku zeuden beste hainbeste atxilorekin. Euzkadi egunkariak egun berean aurreratu zuen albistea, eta hurrengo egunean, ekitaldiari buruzko informazioa eta trukatuen zerrenda eman zituen. Arratseko La noche egunkariak laburpen bat eskaini zuen. Preso haien artean zeuden bi gudari mondragoetar: Jose Gorroñogoitia Sein eta Andres Garate Umerez.

Jose Gorroñogoitia, Durangon jaioa 1898an eta Arrasaten ezkondua. Ofizioz, mekanikari doitzailea Cerrajeran, EAJ-PNVko militantea eta ELAko Batzorde Nazionaleko Bokala. 1936an gerra hastean, Gerra komisario Iraunkorreko kargurako izendatu zuten. Beste batzuekin batera, Arrasateko Defentsa Batzordean hartu zuen parte. Eta gerran, Amaiur Batailoiko kapitaina izan zen.

Jose Gorroñogoitia (Arg. Intxorta 1937)

Andres Garate Umerez Gesalibarren jaio zen 1910ean. Lanbidez, ile-motzailea. Gerra hasitakoan, Padura izeneko Batailoian jardun zuen komisario politiko gisa. Euzko-Deyaaldizkarian kronikari ere bai, Gesalibar ezizenaz sinatuz, baita Euzkel atalean ere, Euzkadi egunkarian.

Andrés Gárate Umerez (Arg. Juan Ramon Garai)

Parte hartu zuten, 1937ko udan, Iparraldeko kanpaina moduan ezaguna den ofentsiban. Bilbo galdu ostean (1937-6-19), euren esku-hartzea porrota izan zen fronte denetan, armada nazionalaren eskuetan erortzen joan zirelako. Ez zuten ia artilleriako eta abiazioko materialik, eta ezinezkoa zen baldintza berdinetan borrokatzea. Hori horrela, Euzko Jaurlaritzak euskal batailoiak italiarren aurrean errenditzea erabaki zuen, Euzko Gudarosteak kontrolatzen zituen itsasontzietan ihes egin zezaketela aginduz. Eta italiarrek tratua bete ez zutenez, preso hartu zituzten.

Jose Gorroñogoitia eta Andres Garateren fitxak (Iturria: Centro Documental de la Memoria Histórica)

Jose Gorroñogoita Sein eta Andres Garate Umerez, biak, 1937ko irailaren 7an Santoñan epaitu zituzten eta heriotza zigorra ezarri zitzaien. Handik eraman zituzten Bilboko Larrinagako presondegira, hirian egon zen kartzelatariko batera. Agintari frankistek Nazioarteko Gurutze Gorriari emandako datuen arabera, 1937ko abenduan 7.100 bat preso egongo ziren Bilbon (2.200, Larrinagan; 3.700, Eskolapioetan; eta 1.200, Karmelon). Euzko Jaurlaritzak zioen 15.000ren bueltan izango zirela, Bizkaiko herrietan banatuta zeudenak batuz gero. Bilbon kontatzeko falta ei ziren Deustuko Unibertsitateko 5.000 presoak, Upo-Mendi baporeko 1.500, Villa Orueko (Begoña) 1.500 emakume inguru, Adoratrizen komentuko 500 bat lagun eta hainbat lokaletako beste ehunka. Badiola Ariztimuñok, ordea, uste du 11.000 espetxeratu inguru izango zirela guztira.
Pertsona-biltegi haietatik preso asko atera zituzten garrotean hiltzeko edo afusilatuak izateko. Horixe gertatu zitzaion beste arrasatear bati, Jose Maria Urzelay Zarraoa sozialistari, bera izan baitzen 1938ko martxoaren 11 eta 12a bitartean exekututako 57ren arteko bat.

Gorroñogoitiak eta Garatek zorte hobea izan zuten, 1937ko abenduaren 7an, heriotzaren ordez, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zietelako.

Santoñako epaiaren ostean eta heriotza-zigorrak betetzen ari zirela ikusita, berehala hasi zituzten negoziazioak kartzelaratuen trukea burutzeko. Horretan jardun zutenak izan ziren Frantzia eta Ingalaterrako ordezkariak Espainiako Errepublikaren zonaldean, Mr. Jack Leche eta M. Labonne. Nazioarteko Gurutze Gorria ere han egon zen, M. Junoden eskutik. Errepublikako Gobernuak, Negrin buru zuela, trukea onartu zuen Ministro Kontseiluan. Gogoratzekoak dira Prat, Giner, Aiguader eta Zugazagoitiaren negoziazioetako parte hartzeak. Eta Euzkadiko Gobernuaren aldetik, aintzat hartzekoa izan zen Irujo jaunaren lana. Preso frankista asko Bartzelonakoak ziren, eta Lluis Companys Generalitateko presidenteak bidea eman zion askatzeari, ez baitzegoen ziur babestu ahal izango zituenik.
1938ko urtarrilaren 19an atera zituzten 41 presoak Larrinagako espetxetik, eskuburdinak jarrita eta bi autobusetan eraman zituzten Hondarribira, Guardia Zibilak zainduta. Eguerdiko 12etan iritsi ziren, eta han bazkaldu, afaldu eta hotel batean lo egin zuten. Tratua, bidaian ez bezala, atsegina izan omen zen.

HERIOTZ ZIGORRERA KONDENATURIKO “EUSKAL GUDAROSTEKO GUDARIAK”ERREPUBLIKAKO GOBERNUAREN ESKU ZEUDEN PRESOAK
Arana Basabe, Gabriel 
Alonso Diez, Jose 
Andonegi Arrazola, Martin 
Antoñanzas Agote, Justo 
Alonso Martín, Victoriano 
Azpiritxaga Murua, Ricardo 
Ajarnaute Larrea, Miguel 
Barriola Irigoyen, Eusebio 
Bilbao Agirre, Juan 
Bilbao Arnaute, José Antonio 
Berezibar Ercilla, Juan 
Bacigalupe Antoñán, Sabino 
Burzaco Vázquez, Sandalio 
Blanco González, Lucas 
Kañarte Ajo, Domingo 
Korta Ayestaran, Antonio 
Cuesta Cuesta, Agustín 
Cuevas Sanz, José 
Canseco Fernández, Nicolás 
Casado Rodríguez, Antonio 
Coviella Balbín, Vicente 
Carabias Aldekoa, Manuel 
Canal Gordo, Pedro 
Kortajarena Uranga, Jose M 
Txapartegi Goenaga, Esteban 
Delgado Pérez, Eduardo 
Elorza Guridi, Juan 
Espinosa Sagarduy, Juan 
Errasti Albizu, Vicente 
Espinosa Sagardui, Juan 
Etxegoyen Etxebarria, Fernando 
Estornes Lasa, Jose 
Etxebarria Eguzkiagirre, Agustin 
Elosegi Odriozola, Jose 
Egia Sagardui, Victoriano 
Fernández Ollokiegi, Joaquin 
Fernández Hurtado, Pio 
Fuego Fanjul, Ramon 
Frutos Ornilla, Emilio 
Gorroñogoitia Sein, Jose 
Garate Umerez, Andres
AIba Álvarez, Francisco 
Alcubillas Pérez, Antonio 
Alea Labra, Ricardo 
Calduch Ejido, Manuel 
Calvo García Tejero, José 
Capdevila Gorrindo, Antonio 
Colubí Chanes, Ramón 
Cuadrado Sánchez, Ángel 
Delgado Arconada, Miguel 
Díaz de Ulzurrun Arana, Ramón 
Feijoo Bolaños, Antonio 
Figueras Figueras, José 
García Alarcón, Rafael 
García Sopena, Ricardo 
Gómez González, Francisco 
González González, Francisco 
Herrero Martínez Alejandro 
Iglesias Mas, Carlos 
Lavín Del Río, Pedro 
Loano López, Pedro 
Mínguez Enrique de San José 
Molina Pérez, José 
Muñoz Lázaro, Carlos 
Nogueruela León, Eleuterio 
Pacheco Morán, José 
Páramo Díaz, Ramón 
Paz Rodríguez, José 
Peñaranda Ortega, Jacinto 
Pérez Buendía, José 
Pérez Porro, Fernando 
Quintana Morquecho, José 
Renedo Munguía, Luis 
Rife Goikoetxea, Luis 
Rosas Garrido, Francisco 
Roselló Pechoan, Cristóbal 
Salazar Marcos, Ramón 
Santiago Antón, Valentín 
Sartorius Díaz de Mendoza, Luis 
Segura Estévez, Manuel 
Villalón Pérez, Santos 
Viscanti Martínez, Julio
Albisteak dio kanbiatutakoak Eusko Gudarostekoak zirela, baina ikerketa xume batzuek erakusten dute ez zirela denak bertako kideak; Aragoikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta beste jatorri batzuetakoak ere bazeuden. Denak Iparraldeko kanpainan ibilitakoak ziren. Izen-abizenei dagokienez, dagozkien fitxak aurkitu ditugunean, batzuk zuzendu egin ditugu. Gobernu errepublikarreko presoak, ostera, asko zeuden Bartzelonan. Nabarmentzekoa da Ramón Colubí Chanes, ikasketaz, militarra eta, ondoren, abokatua. Lehenengo errepublikar Generalitatearen aurka altxatu zen eta gero, ofiziozko abokatu moduan, Lluis Companys, Generalitateko presidentea, defendatzea tokatu zitzaion. Ez zuen lortu bizia salbatzerik. Venezuelan hil zen, erbestean (Egileak moldatua. Iturria: Euzkadi, 1938-01-21).
Hurrengo egunean, hilak 20, goizeko hamaika eta erdietan Bidasoa gaineko zubia igaro zuten. Hendaiaraino lagundu zien Irunera joandako Nazioarteko Gurutze Gorriko ordezkari batek. Han Errepublikako kontsula zen Múgica jaunaren eta Euzkadiko Gobernuaren ordezkaria zen Javier de Gortazar jaunaren babesean geratu ziren.

Esker oneko agertu baziren ere Euzkadi egunkarian ingeles eta Frantziarekin, herri demokratiko gisa egindako lanagatik, laster jasoko zuten espero ez zutena.

Preso gehienak Ipar Euskal Herritik Katalunia aldera joan ziren. Baina han nazionalak sartu zirenean, 1939ko urtarrilean, berriro alde egin behar izan zuten kontrako bidea hartuz. Bartzelona 1939ko urtarrilaren 26an geratu zen frankisten esku. Frantziako Gobernuak muga ireki zuen zibilentzat urtarrilaren 28an. Otsailaren 5era arte ezin izan zuten muga zeharkatu militar gisa aritu zirenak. Batzuk oinez, Pirinioetan zehar, beste batzuk itsasoz egin zuten ihes.
Frantziako gobernuak ez zituen gustura hartu. Ezta herritar askok ere. Agintariek ez zutenez ezer prestatu ailegatzen ari zen jende uholdea hartzeko, presaka eta abarka hasi ziren esparruak atontzen, behin-behineko soluzioen bila. Zaintza gogorraren pean sartu zituzten errefuxiatu edo kontzentrazio-esparruetan, baldintza lazgarrietan, umiliagarrietan.
Garatek zioen lez, “neurri zorrotzak atera ziren gure bidera. Goian izarrak, behean hondarrak, inguruan izotza zuri eta bihotzean… ze korapiloa! Benetan negargarriak lehenbiziko egun haiek!”.
Hurrengoa, ordea, beste kontu bat da. Biak, Jose Gorroñogoita Sein eta Andres Garate Umerez, onik atera ziren, hainbat eta hainbat nekaldiren ostean.

Testuaren egilea: Anabel Ugalde (Maistra, Historian lizentziatua eta Artearen Historian doktorea). Arrasate Zientzia Elkarteko kidea.

---------------------------------------------------------

Dentro de los horrores de la guerra, el intercambio de prisioneros de uno y otro bando suele ser una de esas informaciones que nos reconcilia con el género humano. 
El 20 de enero de 1938 se produjo el canje de 41 prisioneros del Ejército Vasco condenados a muerte, por otros tantos presos que estaban en poder del Gobierno de la República española. La noticia la adelantó el diario Euzkadi el mismo día y, al siguiente, proporcionó la información del acto y la lista de los intercambiados. El diario vespertino La noche ofreció un resumen a la tarde. Entre los presos había dos gudaris mondragoneses: José Gorroñogoitia Sein y Andrés Gárate Umérez. José Gorroñagoitia, nacido en Durango en 1898, vivía en Mondragón, donde se había casado. Mecánico ajustador en la Unión Cerrajera, era militante de EAJ-PNV y vocal del Comité Nacional del sindicato ELA-Solidaridad de los Trabajadores Vascos. En 1936, junto con otros, participó en el Comité de Defensa de Mondragón. Y en la guerra, fue capitán del Batallón Amaiur.
Andrés Gárate Umérez era de Gesalibar, nacido en 1910. De oficio, peluquero; se alistó en el Batallón Padura y ejerció de comisario político. Colaboró como cronista de Euzko-Deya, donde firmaba con el seudónimo GesalibarTambién trabajó en la sección Euzkel del diario Euzkadi
Participaron en lo que se conoce como la campaña del Norte en el verano de 1937. Después de perder Bilbao (19-06-1937), todos los frentes en los que intervinieron siguieron cayendo en manos del ejército nacional. La falta total de material de artillería y de aviación hacían imposible luchar en igualdad de condiciones. A la vista de las circunstancias, el Gobierno Vasco decidió que los batallones vascos se rindieran a los italianos, con la promesa de que pudieran escaparse en los barcos que controlaba el Ejército Vasco. Dado que los italianos no cumplieron con el trato, fueron hechos prisioneros.
Tanto José Gorroñogoitia Sein como Andrés Gárate Umérez fueron juzgados en Santoña el 7 de septiembre de 1937 y condenados a muerte. De allí fueron trasladados a la cárcel de Larrinaga de Bilbao, una de las que funcionaron en la capital vizcaína. Según datos facilitados por las autoridades franquistas a la Cruz Roja Internacional, en diciembre de 1937 sólo había 7.100 presos en Bilbao (2.200, en Larrinaga; Escolapios, 3.700; y Carmelo, 1.200). Conforme al Gobierno de Euzkadi, debían acercarse a 15.000, sumando los que estaban repartidos en pueblos de Bizkaia. En Bilbao faltaban por contar los 5.000 de la Universidad de Deusto, los 1.500 del vapor Upo-Mendi, unas 1.500 mujeres en Villa Orúe (Begoña), unas 500 personas en el convento de las Adoratrices, y otros cientos en diversos locales. Badiola Ariztimuño rebaja la cifra hasta unos 11.000 presos.
De aquellos almacenes de personas muchos salieron para ser ejecutados por garrote vil o fusilados. Es lo que le pasó a otro mondragonés, el socialista José M.ª Urzelay Zarraoa, que fue uno de los 57 ejecutados en Bilbao los días 11 y 12 de marzo de 1938.
Gorroñogoitia y Gárate tuvieron mejor suerte, porque el 7 de diciembre de 1937 les conmutaron la pena de muerte por una condena de 30 años de cárcel.
Después del juicio de Santoña y viendo que se estaban ejecutando las condenas a muerte, se iniciaron las negociaciones para el canje de presos. Intervinieron los representantes de Inglaterra y de Francia en la España republicana, Mr. Jack Leche y M. Labonne. También la Cruz Roja Internacional, en la persona de M. Junod. El Gobierno de la República, presidido por Negrín, aceptó el canje en Consejo de ministros. Intervinieron en su nombre en las negociaciones los señores Prat, Giral, Aiguader y Zugazagoitia. Y por parte del Gobierno de Euzkadi, destacó la labor de Irujo. Muchos de los presos franquistas procedían de Barcelona y su liberación fue auspiciada por el presidente de la Generalitat Lluis Companys, que no estaba seguro de poder protegerlos.
Los 41 presos fueron sacados de la cárcel de Larrinaga el día 19 de enero de 1938, esposados, y llevados en dos autobuses a Fuenterrabía, escoltados por la Guardia Civil. A las 12 del mediodía ya estaban en su destino y allí comieron, cenaron y durmieron en un hotel. El trato, al contrario que en el viaje, debió de ser amable.

«GUDARIS DEL EJÉRCITO VASCO» CONDENADOS A MUERTEPRESOS EN PODER DEL GOBIERNO DE LA REPÚBLICA
Arana Basabe, Gabriel 
Alonso Diez, José 
Andonegi Arrazola, Martín 
Antoñanzas Agote, Justo 
Alonso Martín, Victoriano 
Azpiritxaga Murua, Ricardo 
Ajarnaute Larrea, Miguel 
Barriola Irigoyen, Eusebio 
Bilbao Agirre, Juan 
Bilbao Arnaute, José Antonio 
Berezibar Ercilla, Juan 
Bacigalupe Antoñán, Sabino 
Burzaco Vázquez, Sandalio 
Blanco González, Lucas 
Kañarte Ajo, Domingo 
Korta Ayestaran, Antonio 
Cuesta Cuesta, Agustín 
Cuevas Sanz, José 
Canseco Fernández, Nicolás 
Casado Rodríguez, Antonio 
Coviella Balbín, Vicente 
Carabias Aldekoa, Manuel 
Canal Gordo, Pedro 
Kortajarena Uranga, José M 
Txapartegi Goenaga, Esteban 
Delgado Pérez, Eduardo 
Elorza Guridi, Juan 
Espinosa Sagarduy, Juan 
Errasti Albizu, Vicente 
Espinosa Sagardui, Juan 
Etxegoyen Etxebarria, Fernando 
Estornes Lasa, José 
Etxebarria Eguzkiagirre, Agustin 
Elosegi Odriozola, José 
Egia Sagardui, Victoriano 
Fernández Ollokiegi, Joaquín 
Fernández Hurtado, Pío 
Fuego Fanjul, Ramón 
Frutos Ornilla, Emilio 
Gorroñogoitia Sein, José 
Garate Umerez, Andrés
AIba Álvarez, Francisco 
Alcubillas Pérez, Antonio 
Alea Labra, Ricardo 
Calduch Ejido, Manuel 
Calvo García Tejero, José 
Capdevila Gorrindo, Antonio 
Colubí Chanes, Ramón 
Cuadrado Sánchez, Ángel 
Delgado Arconada, Miguel 
Díaz de Ulzurrun Arana, Ramón 
Feijoo Bolaños, Antonio 
Figueras Figueras, José 
García Alarcón, Rafael 
García Sopena, Ricardo 
Gómez González, Francisco 
González González, Francisco 
Herrero Martínez Alejandro 
Iglesias Mas, Carlos 
Lavín Del Río, Pedro 
Loano López, Pedro 
Mínguez Enrique de San José 
Molina Pérez, José 
Muñoz Lázaro, Carlos 
Nogueruela León, Eleuterio 
Pacheco Morán, José 
Páramo Díaz, Ramón 
Paz Rodríguez, José 
Peñaranda Ortega, Jacinto 
Pérez Buendía, José 
Pérez Porro, Fernando 
Quintana Morquecho, José 
Renedo Munguía, Luis 
Rife Goikoetxea, Luis 
Rosas Garrido, Francisco 
Roselló Pechoan, Cristóbal 
Salazar Marcos, Ramón 
Santiago Antón, Valentín 
Sartorius Díaz de Mendoza, Luis 
Segura Estévez, Manuel 
Villalón Pérez, Santos 
Viscanti Martínez, Julio
La noticia dice que los canjeados pertenecían al Ejército Vasco, pero unas pocas indagaciones muestran que no todos eran miembros del mismo, sino que también había asturianos, maños, cántabros y de otras procedencias. Todos ellos habían intervenido en la ofensiva del Norte. En cuanto a los nombres y apellidos, cuando hemos hallado sus fichas correspondientes, algunos los hemos corregido. Muchos de los presos del Gobierno republicano, por su parte, se hallaban en Barcelona. Destaca entre todos Ramón Colubí Chanes, militar de formación y después, abogado, que primero se alzó contra la Generalitat republicana y después defendió, como abogado de oficio, al presidente de la Generalitat Lluis Companys, a quien no consiguió salvarle la vida. Terminó por exiliarse a Venezuela (Elaboración propia. Fuente: Euzkadi, 21-01-1938).
A las once y media de la mañana del día 20 pasaron el puente sobre el Bidasoa. Les acompañó un representante de la Cruz Roja Internacional, que había acudido a Irún, para hacerse cargo de ellos y conducirlos hasta Hendaya. Allí quedaron a cargo el cónsul de la República en la ciudad Sr. Múgica, así como del delegado del Gobierno de Euzkadi don Javier de Gortazar.
En la noticia del diario Euzkadi las notas de agradecimiento hacia los ingleses y Francia, por su labor como países democráticos, son manifiestas. No vislumbraban lo que estaba por llegar.


Bibliografia:

ALTUNA RECIO, M., GARAI BENGOA, J.R., Memoria partekatu baterantz : Arrasate 1936-1956 : gerra, erresistentzia eta frankismoa, Arrasate: Arrasate Udala: Intxorta 1937 Kultur Elkartea , 2022, 2 ed.

BADIOLA ARIZTIMUÑO, A., Cárceles y campos de concentración en Bizkaia (1937-1940), 2011.

     La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra, doktorego-tesia, UNED, 2015.

Euzkadi, 1938-01-20, 1 or.; 1938-01-21, 1 or.

GOIOGANA MENDIGUREN, I., Gernika Berri, ‘Goian izarrak, behean hondarrak’, 2019-02-11Iñaki Goiogana Mendiguren – Historias vascas (deia.eus), 2024-04-16an kontsultatua.
La noche, 3794 zenb.,1938-01-21.

Ramón de Colubí,

Euskadiko Artxibo Historikoa, Eusko Jaurlaritzako Artxibo Historikoa, Fondo del Departamento de Defensa, Expediente informativo formado por el Gobierno de Euzkadi sobre presos vascos en cárceles españolas, generado en base a listados de penados, informes sobre situación carcelaria y un plano del patio de la cárcel de Larrinaga. Legajo 514, Leg. Zenbakia 18.

Centro Documental de la Memoria Histórica, 
DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,29,G0277270, G0277271; FICHERO,22,G0025977.

  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios