Gesalibarko elizako marmolezko plaka / La placa de mármol de la iglesia de Gesalibar
Argazkia: Iñaki Azkoaga.
Santa Ageda bainuetxean, irekita egon zen urteetan, heriotza bat baino gehiago jazo zen. Oso ezaguna da Cánovas del Castillorena, baina gaurkoan ume batena ekarri nahi dugu blog honetara. Berau gogoratzeko, marmolezko plaka bat dago Gesalibarko parrokiako horman1.
José Víctor de Lejárcegui Rodríguezena da, 1886ko irailaren 8an hil zena. Parisen jaiotakoa, bederatzi hilabete zituen eta arratsaldeko bostetan zendu zen, enteritis akutu baten ondorioz, hesteetako gaixotasuna, alegia.Víctor de Lejárcegui Ondarza eta bere emazte Francisca Rodríguez Abaytuaren seme bakarra zen, “aipatutako Santa Agedako bainuetxe honetan halabeharrez bizi” zirenak, nahiz eta Madrilgo bizilagunak izan.Aita (1826-1892) bermeotarra zuen, Kuban bizi eta aberastutakoa, baita Euskal Foruen defendatzaile sutsua ere. Ama, ostera, madrildarra.
Gesalibar, Santa Ageda parrokia. Hormaren barrenean, kontrahormaren eta ispiluaren artean, antzeman daiteke oroimenezko marmolezko plaka (Arg., Iñaki Azkoaga)
Senar-emazteak oso ezagunak ziren Bermeon, “Villa Lejárcegui” eraiki zutelako XIX. mendearen azken herenean. Jauregitxo bat zen, lorategidun hotel gisa erabili zutena. Oinordekorik ezean, alargunak San Joseren mojei eman zien 1924an.
Se trata de José Víctor de Lejárcegui Rodríguez, quien perdió la vida el 8 de septiembre de 1886. Había nacido en París, tenía nueve meses de edad y murió a las cinco de la tarde, a consecuencia de una enteritis aguda, una enfermedad intestinal.
Era el único hijo del matrimonio formado por Víctor de Lejárcegui Ondarza y su esposa Francisca Rodríguez Abaytua, residentes accidentalmente “en este establecimiento balneario de dicho Santa Águeda”, aunque eran vecinos de Madrid.
El padre (1826-1892), de Bermeo, había residido en Cuba, donde hizo fortuna, y fue reconocido como un gran defensor de los Fueros vascos. Su madre era madrileña.
Romero Andonegi, A., Las josefinas: nuestro colegio de la palmera, Itsosupeteko ondarea Bermeo, 2021-10-23, https://www.itsosupetekondarea.eus/2021/10/las-josefinas-nuestro-colegio-de-la.html
Donostiako Eliz Barrutiko Artxiboa, Gesalibar, sig. 2313/003-01, 2º Defunciones, 75r.
- Edurne Balanzategiri, esker onez. ↩︎
0 comentarios