Bueltan da Arrasate Zientzia Elkarteak antolatutako Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa.

By Alfonso Donnay - sábado, octubre 30, 2021

 


Lau hitzaldi, askotariko gaiak

Xabier Alvarez erlogugilea da lotuta zuten hori. "Jatorriz Betelukoa den familia erlojugile baten bosgarren belaunaldia da Alvarez eta antzinako erlojuak konpontzen ditu gaur egun". Hala, haren hitzaldiak irekiko du zikloa, azaroaren 4an.

Bigarren hitzaldia Beñat Ugalde oñatiarrak egingo du, historia ikasketak bukatu berritan. "Arrasateko altzairuari buruzko lan bat egin du eta interesgarria iruditu zitzaigun. Beraz, berarekin harremanetan jarri ginen, aztertutakoaren inguruan hitzaldia egin zezan, eta animatu egin da". Era berean, Oñatiko Gure Bazterrak elkarteko kide ere bada Ugalde.

Hirugarren saioa Jokin Lanzen eskutik etorriko da. Antzinaroan doktorea da, Arkeolan fundazioko kidea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. "Erromatar garaiari buruz egingo digu berba, Arrasate eta inguruetan oinarrituta".

Azken hitzaldia, berriz, Alvaro Aragonek egingo du. "Askotariko liburuak idatzi ditu eta baita hitzaldiak egin ere. 1550. urtetik aurrera, mundu mailako tenperatura jaitsi egin zen eta nekazaritza asko kaltetu zuen horrek. Nekazariek ordura arte parrokiari erosten zioten hazi kopurua jaitsi egin zen. Aragonek azalduko du horrek nola eragin zuen Arrasaten".

Hitzaldi guztiak Kulturateko aretoan izango dira, 19:00etan.

  • Azaroak 4, eguena: Los relojes que sincronizaron nuestras vidas. El reloj de la cerrajera. Hizlaria: Xabier Alvarez (gaztelaniaz)
  • Azaroak 11, eguena: Arrasateko altzairua. Hizlaria: Beñat Ugalde (euskaraz).
  • Azaroak 18, eguena: La epoca romana en Arrasate. Hizlaria: Jokin Lanz (gaztelaniaz).
  • Azaroak 25, eguena: La pequeña Edad de Hielo y la evolución de la agricultura a través del libro de Tazmias, de la parroquia de Arrasate (1550-1830). Hizlaria: Alvaro Aragon (euskaraz).

  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios