Gomestio baserria, amaitu gabeko historia bat.

By Alfonso Donnay - sábado, octubre 31, 2026

 

Argazkia: Indalecio Ojanguren (Gomestio 1943an)

Ez dugu errepikatuko 2020ko uda hartan baserria eraitsi zenean idatzitako dena, baina Arkeolanek egindako azterketa Dendrokronologikoan argi geratu zen, XV. mendearen erdialdeko eraikin baten aurrean ginela. Horregatik erabaki zen baserriaren eraiste selektibo bat egitea, egurrezko eta jatorrizko egitura agerian utzi arte.

Euskal arkitektura zibilaren benetako harribitxi bat genuen aurrean.

Egiturak dolare handi bat ere bazuen goialdean, sagarra zukutzeko. Beheko partean, zukua biltzen zen eta biltegiratzen zen fermentatu zedin. Eraikina sagardoa ekoizteko makina bat zen, baita aleak biltegiratzeko ere, eta jatorrizko egitura nagusi ia osoa kontserbatzen zen, aritez egina.

Egindako eraiste selektibo mota, Gipuzkoako Probintzia-Alduniaren eta jabetzaren arabera egina, zerbait berritzailea izan zen. Lortu egin zen jatorrizko eta egurrezko egitura begi bistan uztea, pieza guztiak erregistratu ziren, egitura eskaneatu zen, piezak banan-banan desmuntatu ziren, eta garraiatu ziren Aldundiak Agorregin (Aia) daukan gordailura, horiek aztertzen jarraitzeko eta hondatu ez zitezen. Lan honen bukaeran, piezak Arrasatera itzultzekoak ziren gure herriaren ondasun baitira.


Honek guztiak kostu garrantzitsu bat izan du, bai arka publikoentzat baita jabegoarentzat ere. Eraistearen zuzeneko kostuak, 90.000 euro baino gehiagokoak izan ziren. Ebaluatzeke egongo lirateke Agorregin egin diren lanen, lekualdatzeen eta abarren kostuak.Gomestioren inguruan tokiko kroniketan idatzi zena, azterketak eta egindako lanak, ondorengo esteketan atxikitzen dira:

Goiena:

https://goiena.eus/arrasate/1593169348406-gomestio-xv-mendean-sagardoa-egiten-zuen-harribitxi-ezkutua

Noticias de Gipuzkoa:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/2020/07/26/gomestio-rezuma-historia-3758777.html

Mondraberri:

https://mondraberri.eus/gomestio-erdi-aroko-baserri-sagardogilea-zela-deskubritu-dute/

Diario Vasco:

https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/desnudan-gomestio-siglo-20200628000800-ntvo.html

Ondo, 2020ak emandakoen gainbegiratua egin ondoren, etor gaitezen orain gertatzen ari denera. Ez da soilik kritika bat, batez ere hausnartzeko dei bat egin asmo da.

Zein da egungo egoera?Egungo egoera da, Gomestioren egitura hilabeteak abandonatuta daramatzala Atxabalpen. Garaian helmuga bat emateko ideia egon zen, eta ideia azaldu zen Arrasateko jendeak osotu ahal zezan, baina badirudi orain hori ahaztuta dagoela. Egon legoke herriaren erdialdean leku bat dedikatzea.


XV. mendeko zurak, udazkenaren parte bat eta negu osoa aterpe barik egon dira, hotzari, euriari eta elurrari kaltebera. Udaberria aurrera egiten dabil eta uda iristear da eta han jarraitzen dute.

Egindako lan guztia eta gastaturiko dirua, ez dute askorako balioko. Pena bat da, baina baliteke galdu dezakegun beste ondare baten aurrean egon gaitezke. Ulertzen dut Arrasatek eta bere jendeak, behar asko dituztela, eta badirela uko ezin diren lehentasunak (Gizarte-Ongizatea, Kultura, Berdintasuna, Obrak eta zerbitzuak, Euskara, Garbitasuna…), oso beharrezkoa da ere horrelako gauza txikietarako aurrekontu bat. Hauek ez dira ezer esaten ez duten 4 egur, ez dira horrelakoak.Honaino, 2026ko maiatzean egin zen lehen idatzia.

Ondorengo egoerak ez du hobera egiten. 2026ko urrian, AZEn (Arrasate Zientzia Elkartea), egiturari buruzko kezkaz beste artikulu bat idatzi dugu. Eta artikulu honetan, honako hau diogu:

Gomestio baserria, amaitu gabeko historia bat (II).

Aurreko maiatzaren 24an txosten labur bat argitaratu genuen, balioan jarriz Gomestioko Baserriaren egurrezko egituraren abandonua bezala ulertzen genuena. Uste genuen ondarea galtzear zegoela, eta benetan penagarria zela uste genuen.

Aurrekariak soberan ezagunak dira. Laburbilduz: 2025eko abenduaren hasieratik, egitura zoruan egon zen, elurraren, euriaren, hotzaren eta abarren menpe, inolako babesik gabe. Ikus horren inguruan tokiko prentsaren argitalpenak.Honelako ezaugarriak dituen egurrean (hagak, armazoiak, eta abar) etsaia askotan ez da behin bustitzea, bat-bateko hezetasun aldaketak baizik. XVgarren mendeko egiturak 500 urte biziraun ditu, suposatzen dugu, egon delako eraikin baten barrualdeko ingurune-oreka erlatiboki egonkor batean; bertatik ateratzean logikoki baldintzak seguruenik erabat aldatu dira.

Uda osoan zehar, zenbait beroaldi igaro ditugu. Euskalmeten arabera ekainaren 21etik 27ra Euskadik bizi izan zuen ekainean inoiz erregistraturiko beroaldirik luzeena. 40 gradu itzaletan zenbait egun jarraian. Ondoren uztaila eta abuztua, beste beroaldi batzuk izan ditugu, ez hain muturrekoak baina antzekoak.

Baliteke Gomestioren egiturak igaro duen sekuentzia benetan hauskorra izatea. Eta honek, ez du azterketa tekniko bat izan, izan ere, ez daukagu neurketa eta kontrol daturik, eta ez gara zuraren kontserbazioan adituak. Baina begi-bistakoa da litekeena dela egurrak nahiko sufritzea.

Uztaileko egoera argazkian dago ikusgai (badirudi plastikoaren azpian umeltasuna zegoela).Zenbait egun itzalean 40 gradu baino gehiago eginda, egiturak gainean plastikozko azal beltz bat edukita, eta eguzkitan ordueta zehar egonda, galderak ondokoak izan daitezke:

Plastikoaren beraren tenperatura 60 gradura edo gehiagora erraz igo daiteke?
Zein tenperaturara igo daiteke plastikoaren azpian pilaturiko airea?
Arrisku handienean zeuden egituraren zatiak, euren masaren, hezetasunaren, zoruarekiko aldearen eta aireztapenaren arabera, 50-60 gradutara (edo gehiagotara) egon zitezkeen orduetan zehar?
Areago, posible da egiturarei kalteak eragin izana organismo patogenoek, ezkutuan zeudenak edota agertu direnak, bakteriak eta onddoak esaterako?

Udazkena iritsi da, eta beroaz gainera, bi ekaitz bota ditu (txingorra barne).

Egituraren egoera, orain urrian, hauxe da:



Kuriosoa da, egur historikoaren kontserbazioaren ikuspuntutik, Gomestioren egiturarekin gertatu dena egin behar zenaren justu kontrakoa dela. Tamalez, dagoeneko ondare hau ez badugu galdu, galtzear egongo gara. Hau da, egindako lan guztia eta inbertitutako diru guztia ezer ezean geratzear.

  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios