Antzinako Erroman, zergati batengatik, pertsona ospetsu bat ezbeharrean erortzen bazen, edo zitaltzat hartzen bazen, edo boterearen etsaitzat, Senatuak zigortu egiten zuen ‘Damnatio Memoriae’ delakoarekin, hau da, bera hiltzean bere inguruko memoria bizitza publikotik ezabatzen zen, bere bizitzaren edozein arrasto, irudi, bere obrak, inskripzioak, monumentuak, estatuak, etab ezabatzen ziren. Arego, bere izena aipatzea ere debekatzen zen.Era harrigarrian, antzeko zerbait gertatzen ari da bi mila...