HERNANDO GEBARAKO-I (Mondragoetar bat Moluketan)

By Alfonso Donnay - jueves, mayo 27, 2021

Bi kapitulutan XVI mende hasieran bizi izan zen mondragoetar baten gorabeheren berri emango dugu, Hernando Gebarakorenak, alegia. Herrian zeharo errotutako familia bateko kide zen, Bañez Artazubiagakoena, baita Juan Sebastian Elkano eta Andres de Urdanetaren lagun ere. 

Mondragoen jaio zen XVI mendeko lehenengo hamarkadan. Gurasoak ziren Martin Bañez Artazubiagako eta Maria Beltran Gebarako, Zestoako Altzolaraseko jaunaren alaba. Aita 1512an hil zitzaion eta, herentzia banatu zutenean 1519an, Otsoa Bañez Artazubiagako seme nagusia aukeratu zuten Bañez etxeko oinordeko, eta ondasunen herena eta bostenen hobaria jaso zuen. Honek, automatikoki, Hernando familian bigarren mailako bihurtu zuen eta baliteke hori izatea abizenen ordena aldatzera bultzatu zuena, bere amarena hartuz, eta etorkizuna ohikoak ziren bideetatik kanpo bilatzea. 

En dos capítulos vamos a contar las peripecias de un mondragonés de comienzos del siglo XVI, amigo de Juan Sebastián Elcano y de Andrés de Urdaneta. Se llamaba Hernando de Guevara y era miembro de la familia de los Báñez de Artazubiaga, tan arraigada en la villa. 

Nació en Mondragón en fecha incierta, en la primera década del siglo XVI. Era hijo de Martín Báñez de Artazubiaga y de María Beltrán de Guevara, hija del señor de Altzolaras. Su padre murió en 1512 y, cuando repartieron la herencia en 1519, el primogénito Ochoa Báñez de Artazubiaga fue elegido heredero de la casa de Báñez y fue favorecido con el tercio y quinto de los bienes. Ello convirtió a Hernando automáticamente en segundón, lo que pudo haberle incitado a cambiarse el orden de sus apellidos, adoptando los de su madre, y a buscarse la vida por otros derroteros. 



Gazte asko, nerabea izanik, 1519an, Marchenan (Sevilla) dokumentatua dago, Juan Sebastian Elkanok Lurra biribila zela eta bere benetako tamaina zein zen frogatu zuen itsasaldia (1519-1522) hasi baino pixka bat lehenago. Ez dakigu zertarako jo zuen Sevilla aldera, ezta Elkanoren berri bazuen edo zein asmo zuen.

Badakigu ez ziola bidaia hari ekin. Oso bidaia berezia!, zeinaren helburua zen bide berri bat irekitzea egungo Indonesian dauden Espezieria uharteetara iristeko, hots, Maluku edo Moluketara. Han iltzea, piperbeltza, jengibrea, kanela edo intxaur muskatua ekoizten ziren, garai hartan oso preziatuak zirenak botikak egiteko zein sukaldaritzarako. 

Bien joven, un adolescente, en 1519, se le documenta en Marchena (Sevilla), poco antes de que Juan Sebastián Elcano emprendiera la travesía en la que demostró que la Tierra era redonda y cuál era su verdadero tamaño (1519-1522). Desconocemos cuáles fueron sus intenciones, si conocía a Elcano o el motivo que le llevó a acercarse a Sevilla. 

Sí sabemos que no se embarcó en aquella expedición, cuyo fin era abrir una vía para llegar a las Islas de la Especiería (Maluco o las Malucas, en la actual Indonesia. Allí se producían clavo, pimienta, jengibre, canela o nuez moscada, cotizadísimos en la época, tanto como condimentos alimenticios como para la preparación de medicamentos. 

 

Iltzea (Syzygium aromaticum). Elkanok gidatutako lehenengo mundu biran, Tidoreko erregeari erositako 27 tona inguru ekarri zituzten bueltan. Iltze kargamendu hori nahikoa izan zen espedizioaren kostua ordaintzeko. Gainetiko irabaziren batzuk ere eduki zituzten. Kargamentuan beste espezie batzuen laginak ere iritsi ziren, hala nola, kanela eta intxaur muskatua, baita luma apaingarri bat eta sandalo makilak ere.

Argazkia: Jorge Barrios, Jabari publikoa



Espezien salmenta Europako mendebaldean izugarri urritu eta garestitu zen XV mendean. Arrazoia izan zen otomandarrek Mediterraneoko ekialdea euren menpe hartu zutela eta ohiko merkataritza bideak blokeatu zituztela. Hortik sortu zen Portugal eta Gaztelaren arteko lehia Ekialdera, Indietara, beste bide batzuetatik heltzeko. Gaztela, Atlantikoa zeharkatuta, Ameriketara ailegatu zen. Portugal, ostera, Afrika inguratuta eta Indiako Ozeanoan barrena, Espezieria Irletara. Espezien merkatua, beraz, Portugalgo Koroaren menpe geratu zen.

Espedizio hori Magallanesek antolatu bazuen ere, Lurraren biribiltasuna eta bere benetako dimentsioak frogatzea Elkanori aitortu behar zaizkio eta ez Magallanesi, nahiz eta Getariakoa ia ahaztuta geratu zaigun.

Magallanesek ez zuen inoiz aurreikusi Iberiar Penintsulara itzultzea Lurra inguratuz. Bere asmoa zen joandako lekutik bueltatzea, portugaldarrekin tril ez egiteko. Izan ere, portugesak Asiara iristen ziren Afrika ertzetik eta Indiako Ozeanotik. Elkano izan zen, ontzia usaindun iltzez beteta zuela, itsasoan Mendebalderantz hartzea erabaki zuena. Itxaropen Oneko lurmuturra zeharkatu ondoren, iparralderantz abiatu zen. Horrela, hainbeste neke eta oinaze pasatuta, hiru urte lehenago joandakoen arteko 18 gizon eta 3 molukar Sanlúcar de Barramedara iritsi ziren eta handik, Sevillara.

En el siglo XV, en el Occidente de Europa se notó la escasez de especias y el consiguiente aumento de precio de las mismas. Los otomanos habían conquistado el Mediterráneo oriental y bloqueado las rutas mercantiles. De ahí surgió la carrera entre Castilla y Portugal por alcanzar Oriente, las Indias, por otras vías. Castilla, atravesando el Atlántico, llegó a América. Portugal, rodeando a África y siguiendo por el Océano Índico, a las Islas de la Especiería. Por tanto, el comercio de las especias quedó en manos de la Corona portuguesa. 

Si bien la expedición la organizó Magallanes, el honor de la demostración de que la Tierra es redonda y de sus verdaderas dimensiones es de Elcano y no de Magallanes, pese a que el de Getaria ha quedado relegado por la historiografía casi a la irrelevancia. 

Magallanes nunca previó retornar a la Península Ibérica dando la vuelta al Orbe, sino que en sus planes estaba regresar por donde había ido, para no encontrarse con los portugueses, que llegaban a Asia bordeando África y por el Océano Índico. Fue Elcano, con el barco cargado de clavo de olor, quien decidió internarse en el mar hacia el Oeste. Después de doblar el Cabo de Buena Esperanza, puso rumbo al Norte y, tras infinitas penalidades, 18 hombres llegaron a Sanlúcar de Barrameda y de allí, a Sevilla. 



Lehen mundu biraren mapa (1519-1522). Egilea: Armando-Martin, CC BY-SA 3.0


Elkanok beste bidaia bat egin zuen Moluketara, bigarren buruzagi moduan, Frai Garcia Jofre Loaysaren agindupeko espedizio batean. Coruñatik 1525eko uztailaren 24an abiatu ziren 7 ontzi (3, galiziarrak eta 4, Portugaleten egindakoak) eta 450 gizon. Hauen artean zeuden Andres Urdaneta gaztea, Ozeano Barean "itzulingurua" irekiko zuena, Manila eta Acapulco artean, eta gure Hernando Gebarako, abentura eta aberastasun gose.

Joan baino lehen, bere aferak lotuta utzi zituen. 1525eko apirilaren 7an, 25 urtetik beherakoa eta 14 urtetik gorakoa zen Hernando Gebarakok bi dokumentu sinatu zituen Valladoliden. Batean, bere anaia nagusiari 200 dukat itzuliko zizkiola hitzeman zuen, maileguan utzitakoak, dirutan eta merkantziatan, “Maluca Yslarako” bidaiari ekiteko. Eta bestean, enpresa handi horrek zituen arriskuez jabeturik, testamentua egin zuen. Bi dokumentuetan Juan Sebastian Elkano eta Andres Urdaneta lekuko izan ziren.

Gure protagonistak Elkanorekin eta Urdanetarekin zuen adiskidetasun estua agerian geratu zen berriro 1526ko uztailaren 26an, Hego Itsasoko tokiren batean, Ekinozio-lerroaren gradu batera, Getariako itsasgizonak bere azken borondateak eman zituenean. Lekuko guztiak euskaldunak izan ziren eta han zegoen Hernando Gebarako ere. Sinatu ez ezik, itsasgizon ospetsuak bere ondasunetako batzuk ere eman zizkion:

“Hernando Gebarakori txamarrote gorrimina, ebakiduradun tafetaz estalitakoa”.

"Agintzen dut nire erreskateetatik ematea Andres Urdaneta eta Hernando Gebarakori eta Esteban nire ilobari dagozkien espezia “kintaladak” (1) eta kaxa".

"Agintzen dut eman diezaietela Andres Urdaneta eta Hernando Gebarakori nik hemen daukadan irinaren eta gariaren anega bana, eta olioaren arroa bana, baita olagarroena, hogeita hamahiru gazta".

En el siglo XV, en el Occidente de Europa se notó la escasez de especias y el consiguiente aumento de precio de las mismas. Los otomanos habían conquistado el Mediterráneo oriental y bloqueado las rutas mercantiles. De ahí surgió la carrera entre Castilla y Portugal por alcanzar Oriente, las Indias, por otras vías. Castilla, atravesando el Atlántico, llegó a América. Portugal, rodeando a África y siguiendo por el Océano Índico, a las Islas de la Especiería. Por tanto, el comercio de las especias quedó en manos de la Corona portuguesa. 

Si bien la expedición la organizó Magallanes, el honor de la demostración de que la Tierra es redonda y de sus verdaderas dimensiones es de Elcano y no de Magallanes, pese a que el de Getaria ha quedado relegado por la historiografía casi a la irrelevancia. 

Magallanes nunca previó retornar a la Península Ibérica dando la vuelta al Orbe, sino que en sus planes estaba regresar por donde había ido, para no encontrarse con los portugueses, que llegaban a Asia bordeando África y por el Océano Índico. Fue Elcano, con el barco cargado de clavo de olor, quien decidió internarse en el mar hacia el Oeste. Después de doblar el Cabo de Buena Esperanza, puso rumbo al Norte y, tras infinitas penalidades, 18 hombres llegaron a Sanlúcar de Barrameda y de allí, a Sevilla. 

Hernando Gebarakoren sinadura, Juan Sebastian Elkanoren testamentuan


Espedizioa, itsasontzi bakarrera murriztua eta gizonez oso urritua, azkenean Moluketara iritsi zen, Martin Iñigez de Karkizano elgoibartarraren agindupean. 1526ko azaroaren 4an Çamafo herriko portuan aingura bota zuten. Hernando Gebarako bere helmugara iritsia zen.

La expedición, reducida a un solo barco y muy mermada de hombres, alcanzó finalmente las Malucas al mando del elgoibarrés Martín Iñiguez de Carquizano. El 4 de noviembre de 1526 fondearon en el puerto de Çamafo.  Hernando de Guevara había llegado a su destino.

(1) Pleiten zenbatekotik matxuren kaltea kendu ondoren, produktu likidoaren % 2,5 izaten zen bidaian gehien lan egin eta zerbitzatu zuen itsasoko jendearen artean banatzeko.



Ana Isabel Ugalde Gorostiza (UPV/ EHU, AZE)



BIBLIOGRAFIA:

Achón Insausti, José Ángel, “A voz de Concejo”. Linaje y corporación urbana en la constitución de la provincia de Gipuzkoa: los Báñez y Mondragón, siglos XIII-XVI, Diputación Foral de Gipuzkoa-Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995.

Achón Insausti, José Ángel, La identidad de Hernando de Guevara y Báñez, Mundaiz, 39-40, 1990, 125-130 orr.

Andaya, Y. Leonard, Los primeros contactos de los españoles con el mundo, de las Molucas en las Islas de las Especias, Revista Española del Pacífico, 2. Zenb., 1992, http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/revista-espanola-del-pacifico--18/html/0254593a-82b2-11df-acc7-002185ce6064_43.html

Ubillos Salaberria, Mikel, Andres de Urdaneta (1508 -1568). Su Contribución a los Descubrimientos Geográficos de la Época, Lurralde: investigación y espacio, 10. Zenb., 1987, 145-164 orr.

Archivo de Euskaltzaindia-Real Academia de la Lengua Vasca, Colección Juan Carlos Guerra, 4187, 4188.

Archivo General de Indias, PATRONATO,38,R.1, Documentos sobre Juan Sebastián Elcano: testamento y otros instrumentos relativos a su familia, 1526-07-26, Nao Victoria (Ozeano Barea).

  • Share:

You Might Also Like

0 comentarios