­
­

AZEk ‘Iragana astintzen’ hitzaldi zikloaren XI. edizioa aurkeztu du / AZE presenta su XI Ciclo de conferencias ‘Desenpolvando el pasado’.

By Alfonso Donnay - domingo, noviembre 12, 2023
 Arrasate Zientzia Elkarteak ‘Iragana astintzen’ hitzaldi zikloaren XI. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Azaroan zehar hiru hitzaldi eskainiko dituzte, bat euskaraz eta bi gaztelaniaz, azaroaren 15, 22 eta 29an arratsaldeko 19:00etan Kulturateko areto nagusian. Aurten, 4 hitzaldi beharrean, 3 eskainiko dituzte; azaroko hitzaldi zikloaren aurretik, erreken garbiketen inguruan hitzaldia bat antolatu zutelako.Lehen hitzaldia azaroaren 15. izango da. "Arrasate (1955-1965) Bokazio zientifiko baten sorrera". Hizlaria Mª Teresa...

Continue Reading

  • Share:

Soldadu frantsesekin, zaldi gainean / Con los soldados franceses, a lomos de un caballo

By Alfonso Donnay - lunes, octubre 30, 2023
Bedoñako familia batek bere baitan gorde du frantsesekin lotutako neska gazte baten istorio bitxia. Gurasoek hurrengo belaunaldikoei beti eman zieten agindua euren seme-alabei kontatzeko familian jazotakoa eta hala heldu da XXI mendera XIX mende hasieran pasatutakoa.Familian jakin dutena, laburbilduz, oso motza da. Santuru izeneko aitak alaba ikusi ei zuen, zaldi gainean, frantsesekin joaten. Alabak, aitaren harridura musua ikusita, azaldu zion eurekin joateko gonbitea...

Continue Reading

  • Share:

Mondragoeko frontoi zaharrak: Beheko Portaleko pilotalekua eta Zaldibarkoa /

By Alfonso Donnay - miércoles, octubre 11, 2023
 1842ko Mondragoeko planoa . Obaloan idatzita dago pilotalekua zegoen tokia, harresia aprobetxatuz (Arrasate Zientzia Elkartea).Mondragoek baditu gaur egun hainbat frontoi, bertan pilotan jokatu ahal izateko. Horretarako apropos jasotako lehena izan zen 1733an eraiki zutena Beheko Portalean, harresiko horma aprobetxatuz.Javi Balanzategik 2 artikulu ederretan kontatu zizkigun arkitektura lanaren gorabeherak, jokatzeko moduak, berritzeko asmoa eta jokoaren onuren gaineko eztabaidak. Oraintsu Josemari Velez de Mendizabalek argitaratuko artikulu batek gehiago sakondu...

Continue Reading

  • Share:

Gamazadaren oihartzuna Mondragoen / Ecos de la Gamazada en Mondragón

By Alfonso Donnay - martes, octubre 03, 2023
 Gaurkoan gure herrian 130 urte dela izandako istilu baten berri eman gura dizuet, 1893ko iraileko zapatu batean gertatutakoa. Ezer baino lehen, gaia bere testuinguruan kokatuko dugu. Eta azpimarratu gura dugu Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren eta Gamazo Espainiako ekonomia ministroaren erabakiaren aurkako protesten artean sortu zen lotura .Azkenaldian Iparragirreren Gernikako Arbola Euskal Herriko ereserki bilakatzeko ekimena sortu da. Eta masa fenomeno bihurtu zen zortziko ezagunaren nondik-norakoak jakiteko, Jose...

Continue Reading

  • Share:

Rosa Oteiza, Iruñeko Foruen monumentuaren eredu eta Arrasateko emagina / Rosa Oteiza, modelo del monumento a los Fueros de Pamplona y matrona de Mondragón

By Alfonso Donnay - lunes, septiembre 18, 2023
 Wikipedia CCORosa Oteiza Armonak ez zuen bizitza errazik izan. Iruñean jaio zen 1883an, familia apal batean, eta zazpi anai-arrebetatik bigarrena izan zen. Ama ezkongabea, hiri bereko familia aberatsekoa zen Jose Martinez de Ubago Lizarragarekin hiru seme izan zituen: Jose, Julio eta Luis. Baliteke elkar ezagutzea Iruñeko Foruen monumentua egiten ari zirela (1895-1903), Rosa eredutzat hartu zutelako erpinean dagoen estatuarentzat.Monumentuaren autorea Manuel Martinez de...

Continue Reading

  • Share: